Hemen da 24 Ordu Digitalean

Bizkaie! 2018-10-18 08:31   Zinemea

Zemendiaren 2an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian.

24 Ordu Digitalean film laburren erakusketa – lehiaketea da. Bertan, lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmau, grabau, editau eta esportau.

Jaialdiaren helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria edegitea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia barriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, idea trebetasunak eta istorioen osoketeak emoitza liluragarria eskaintzen dabe beti.

Lehiaketaren oinarrien arabera, film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar dira, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proponiduko dituenak. Informazino hau guztia lehiaketea hasten dan momentuan bertan emongo jake parte-hartzaileei.

Eskatutako denporan lana egiteko, talde bakotxak bere burua nahierara antolatu beharko dau produktua amaitu eta entregetako beharrezkoak diran eginbehar artistiko zein tekniko guztiak atontzeko.

Taldeak Euskal Herri osotik datoz, batez be Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen daben lehen aldia izaten da. Era batera edo bestera, ondo pasetako aukera parebakoa.


24 Ordu Digitalean lehiaketearen oinarriak

Zemendiaren 2an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proponiduko dabe Arriola Antzokian, eta 24 orduko tartea pasau ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu behar dira.

Filmak formato digitalean aurkeztu beharko dira, MP4, konpresino barik edo .mov, H264, konpresino barik 16:9 formatoan, 4:3 formatoan aurkezten bada banda baltza gehitu beharko jako. Emisino formatoa 16:9 izango da.

Film laburren emonaldiak zemendiaren 3an gaueko 22:00etan izango dira. Emonaldia amaitu eta sari banaketea egingo da.


Sariak:

Sari nagusia 700 eurokoa da; eta finalistentzako 500na euro.

Izena emoteko eta informazino gehiago hemen: 24ordu@arriolaka.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu