60. Zinebi-k zinema dokumentaleko lehenengo foro profesionala deitu dau

Bizkaie! 2018-10-08 12:28   Zinemea

Zemendiaren 13an, Campos Eliseos Antzokiak proiektuen aurkezpena jasoko dau.

Bilboko Udalak EiTB-gaz, Euskadiko Produktoreen Alkarteagaz (EPE-APV) eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetzan antolatu eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak Zinebi Networking, Dokumentalen sorgunea izeneko zinema dokumentalari buruzko lehenengo foro profesionalerako deialdia edegi dau. Ekimenaren helburua bertako talentua bultzatzea eta Euskadiko ikus-entzunezko produkzinoari laguntzea da.

Produziduten edo garapen egoera aurreratuan dagozan film luze dokumentalen proiektuak aurkeztu ahal izateko epea datorren urriaren 26ra arte egongo da zabalik. Ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek eta adituek osotutako batzordeak proposamen onenak aukeratuko ditu foroan parte hartzeko, eta irabazleak 10.000 euroko laguntzinoa jasoko dau.


Zinebi Networking

Dokumentalen sorgunea ekimenaren helburua garrantzia hartzen dagoan ikus-entzunezko sormena eta euskal zinema produkzinoa sustatzea da; holan, helburua, bertako ikus-entzunezko egiturea handitzea eta euskal eragileek eta erakundeek sektoreko enpresakaz eta profesionalakaz nazinoarte mailan lankidetzan ibiltea dira.

Gure ingurunean dokumental proiektu sortzaileen eta independenteen garapenari laguntzeko asmoz, deialdi honek produktoreen eta zinemagileen garapen artistikorako eta profesionalerako plataformea izan gura dau, esperientzien, jakin-minen eta interesen trukaketea bultzatzeko, proiektu dokumental barrien garapenean sinergiak sortzeko modu eraginkor legez.

Kontuak kontu, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak (Zinebi) foro hau jasoko dau, talentu gaztea, dokumentalei buruzko ideak eta proiektuak erantzun handiz gauzatzeko moduari buruzko aholkularitzea emongo deutseen profesionalakaz eta adituakaz hartu-emonetan jarteko.

Euskadiko produkzin independentea bultzatzeko eta nazinoarte mailan izan leiken potentziala ezagutarazoteko, proiektu irabazleak 10.000 euro eta idea gauzatu ahal izateko beharrezkoa dan aholkularitza profesionala jasoko ditu. Aurkeztutako proiektu guztien artean, jaialditik kanpoko aukeraketa batzordeak, Zinebiko zuzendaritzeagaz batera, onenak aukeratuko ditu. Aukeraketa horretan idea, proposamen estetikoa eta produkzinoaren bideragarritasun profesionala eta ekonomikoa hartuko dira kontuan; horrezaz gan, proiektu bakotxaren aurkezpen publikoaren aurretik tutoretza saio personalizatua egongo da, sektoreko profesionalek babestuta.

Aurre aukeratutako proiektuek, proiektuak atontzeko tailer batean hartuko dabe parte Jaialdiaren 60. edizinoaren aurreko egunetan, eta zemendiaren 13an, Campos Antzokiko Kupula aretoak proiektuen aurkezpena jasoko dau, egun osoan. Goizez pitching (proiektuen aurkezpena) saioa egingo da batzordearen aurrean, egiaztautako bertaratuei eta jente guztiari zabalik; arratsaldean one-to one bilera personalak egingo dira produkzino etxeen eta zinemagileen eta espezialisten artean. Proiektu dokumental irabazlea zein dan Zinebi 60ren amaiera ekitaldian jakinarazoko da, zemendiaren 16an, 20:00etan, Arriaga Antzokian.

Informazino gehiago, oinarri osoak eta izena emon hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu