Tommy Caldwell eskalatzaileak zabalduko dau 11. Mendi Film Festival
2018-10-08 12:10 ZinemeaThe Dawn Wall filma aurkeztuko dau abenduaren 7an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
2018ko Bilbao Mendi Film Festival hasi da dagoeneko sail ofizialeko lehenengo izenen barri emoten. Inaugurazino ekitaldian Tommy Caldwell eskalatzaile eskoziarra egongo dala iragarri dabe, The Dawn Wall film barria aurkezten. Abenduaren 7an, barikua, egingo dabe ekitaldia, Euskalduna Jauregian.
Proiekzinoan, Caldwell bera ez eze, Sender Films etxeko zuzendari Peter Mortimer eta Red Bull Media House-ko produktore Philipp Manderla be egongo dira, pelikulearen ganeko azalpenak emoten. 2.000 ikus-entzule ingururentzako lekua egongo da Euskaldunako aretoan.
The Dawn Wall filmean, Tommy Caldwellek eta Kevin Jorgesonek 2015ean AEBetako Dawn Wall hormea era librean igon ebeneko abenturea kontetan da. Goi mailako kirol lorpena izateaz gan, oihartzun handikoa be izan zan, igoerea hainbat telebista eta medio digitaletan zuzenean emon eben eta.
Sender Films produkzino-etxeak Caldwell eta Jorgesonen igoerea grabau eban, eta orain, pelikula formatuan plazaratu dabe. Estadu Batuetan estreinau barri, abenduan Bilbora helduko da Caldwellen ibilbidearen eta aitatutako igoerearen inguruko filma. Espainiako estreinaldia izango dala nabarmendu dabe Mendi Film Festivaleko arduradunek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!