Bilbon eta Bizkaian osorik grabautako 'Ola de crimenes' filmaren aurrestreinaldia

Bizkaie! 2018-10-04 12:27   Zinemea

Gaur, urriaren 4an, Ola de crímenes filmaren aurrestreinaldia izango da Campos Elíseos Antzokian.

Historias del Tío Luis Bilboko produkzino etxearen idea da, eta Luis Marías bilbotarrak idatzi dau gidoia.

Bilboko Campos Antzokian egingo dan photocall-era ondokoak bertaratuko dira: Gracia Querejeta zuzendaria, Maribel Verdú, Paula Echevarría eta Juana Acosta filmeko protagonista nagusiak eta Asier Rikarte eta Miguel Bernadeau aktoreak. 

Gaur, urriaren 4an, Ola de crímenes filmaren aurrestreinaldia izango da Campos Elíseos antzokian. Filma igazko udagoienean grabau eben Bilbon eta Bizkaiko hainbat kokalekutan. Campos Antzokian egingo dan aurrestreinaldira ondokoak etorriko dira: Gracia Querejeta zuzendaria, Maribel Verdú, Paula Echevarría eta Juana Acosta filmeko protagonista nagusiak eta Asier Rikarte eta Miguel Bernadeau aktoreak. Horreez gan, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak be izango dira.

Ola de crímenes urteko euskal produkzinorik garrantzitsuena da. Historias del Tío Luis Bilboko produkzino etxearen jatorrizko idea oinarri hartuta Bowfinger International Pictures Donostiako produkzino etxeak eta Telecinco Cinemak proiektuagaz bat egin dabe. Gidoia Luis Marías bilbotarrak idatzi dau, eta Bilbo eta inguruak filmearen beste protagonista bat izatea lortu dau.

Filmaketeak hiru aste iraun eban eta Bizkaiko uriburuan, Erandion, Barakaldon, Getxon eta Portugaleten ibili ziran lanean. Hain zuzen be, Bizkaia Zubian jazoten da filmearen eszena garrantzitsuenetako bat. Horrezaz gan, filmaketearen beste puntu nabarmen batzuk izan dira Olabarri Jauregia, Zubizuri eta Bizkaiko Foru liburutegia.

Komedia baltz hau Gracia Querejetak zuzendu dau, bere azken lana kaleratu ebanetik lau urte igaro diranean. Aktoreen zerrendeari jagokonez, Maribel Verdúk egin ditu protagonista-lanak —zuzendari madrildarraren aktore fetitxeak—; era berean, egungo aktore ospetsuenetako batzuek parte hartu dabe, besteak beste: Luis Tosarrek, Paula Echevarríak, Juana Acostak, Raúl Arévalok, Antonio Resinesek eta Raúl Peñak.

Filmak Bilbao Bizkaia Film Comission-en laguntzinoa jaso dau. Zerbitzu hori Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dabe mueta guztietako ikus-entzunezko proiektuak bultzatzeko, tokiko ikus-entzunezko sektoreak filmaketan lan egitea sustatzeko eta sorkuntza-industriaren barruko mueta honetako lanak egin ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu