2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea zabalik
2018-10-02 09:36 BertsolaritzeaUrriaren 10era arte apuntau leiteke.
Datorren urtearen lehenengo hileetan jokatuko da 44. Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Hortaz, Nafarroako Bertsozale Alkarteak epea zabaldu dau, herrialde horretako bertsolariek izena emon deien. Urriaren 10era arteko astia emon dabe.
2001ean edo lehenago jaiotako bertsolari nafarrek izango dabe izena emoteko aukerea. Telefonoz edo posta elektronikoz egin leikie bat Bertsozale Alkarteagaz. Lehenengo aldiz parte hartzen dabenek, sailkatze fasea jokatuko dabe udagoienean. Ganerakoek ohiko kanporaketetan hasiko dabe euren ibilbidea. Txapelketearen data eta formatu zehatzagoak aste batzuk barru jakin eragingo ditue.
Orain arteko azkenengo Nafarroako Txapelketea 2017ko neguan eta udabarrian jokatu zan. Iruñeko Anaitasuna pilotalekuan egindako finalean, Julio Sotok jantzi eban txapela, buruz burukoan Eneko Lazkozi irabazita. Sotoren laugarren txapela izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!