Isaki Lacuestak irabazi dau Urrezko Maskorra
2018-10-01 08:00 ZinemeaIsaki Lacuestak orain zazpi urte lehenengo Urrezko Maskorra irabazi eban Los pasos dobles filmeagaz.
Donostiako 66. Zinemaldian, Isaki Lacuestak bigarren urrezko Maskorra irabazi dau aurten Entre dos aguas filmeari esker. Orain zazpi urte lehenengoa irabazi eban Los pasos dobles-egaz.
Ohorezko Sariak atalean, Donostia Sari bana eroan dabe Judi Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Koreedak.
Euskal Zinemaren Irizar Saria Koldo Almandozen Oreina filmeak irabazi dau eta Ramon Agirrek, barriz, Zinemira Saria.
Greenpeace - Lurra Saria, barriz, Telmo Esnalen Dantza filmeak eroan dau.
Euskal Gidoi Onenari Saria Raúl de la Fuente eta Amaia Remírezentzat izan da (Un dia mas con vida / Another day of life) Raul de la Fuente, Damian Nenow (Espainia - Polonia - Belgika - Alemania).
Era berean, Fermin Muguruzaren Black is beltza eta Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen filmeen estreinaldiak be izan dira aurten Donostian.
Horrezaz gan, Benjamín Naishtat-en Rojo filmeak be hiru sari potolo irabazi ditu: Zuzendaririk Onena (Benjamín Naishtat), Aktorerik Onena (Dario Grandinetti) eta Argazki Onena (Pedro Sotero).
Isaki Lacuesta (Urrezko Maskorra)
Lacuestak 2002an egin eban debuta Cravan vs Cravan filmeagaz. Horren ondoren egin zituan La leyenda del tiempo (2006), Los condenados (2009), Donostiako Sail Ofizialean lehiatu zana, La noche que no acaba (Zabaltegi Bereziak, 2010), eta El cuaderno de barro (Zabaltegi Bereziak, 2011) eta Los pasos dobles (Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra 2011n) filmek osotutako afrikar diptikoa. Zinemaldiko Sail Ofizialera itzuli zan, lehiaketatik kanpo, Murieron por encima de sus posibilidades (2014) filmeagaz, eta 2015ean La próxima piel grabau eban, Isa Campogaz batera zuzenduta.
Donostiako 66. Zinemaldiko palmaresa
- Urrezko Maskorra: Entre dos aguas, Isaki Lacuestarena.
- Epaimahaiaren Sari Berezia: Alpha, the right to kill, Brillante Mendozarena.
- Urrezko Maskorra Zuzendari Onenari: Benjamín Naishtat (Rojo).
- Zidarrezko Maskorra Emakumezko Aktore onenari: Pia Tjelta (Blind Spot).
- Zidarrezko Maskorra Gizonezko Aktore Oneari: Dario Grandinetti (Rojo).
- Argazkirik Onena: Pedro Sotero (Rojo).
- Gidoi Onenari Saria: EX AEQUO Paul Laverty (Yuli), eta Louis Garrel eta Jean-Claude Carrière (L’Homme Fidèle).
- Kutxabank Saria Zuzendari Barriak: Boku wa Iesu-sama ha kirai / Jesus, de Hiroshi Okuyama.
- Zuzendari Barriak Aitamen Berezia: Celia Ricoren Viaje al cuarto de una madre.
- Horizontes Saria: María Alchéren Familia sumergida.
- Horizontes Aitamen Berezia: Agustín Toscanoren El Motoarrebatador.
- Premio Zabaltegi – Tabakalera: Jean-Gabriel Périot-en Song for the jungle.
- Aitamen Berezia Zabaltegi – Tabakalera: Elena López Riera-ren Los que desean.
- Publikoaren Sariak: Raúl de la Fuente eta Damian Nemow-en Un día más con vida.
- Publikoaren Sariak Europako Pelikularik Onenari: Lukas Dhont-en Girl.
- Euskal Zinemaren Irizar Saria: Koldo Almandoz-en Oreina.
- Gaztetasunaren Saria: Celia Rico-ren Viaje al cuarto de una madre.
- TVE Saria – Beste begirada bat: Ash Mayfair-en The Third Wife.
- Espainiako Kooperazino Saria: Ash Mayfair-en Los Silencios.
- Feroz Saria Zabaltegi: Carlos Vermut-en Quién te cantará.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!