Josu Martinezek ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala estreinauko dau gaur

Bizkaie! 2018-09-25 10:31   Zinemea

Sarrera guztiak agortuta, Euskal Zinema Galearen barruan ikusi ahal izango da gaur lana.



Sarrera guztiak agortuta, Euskal Zinemea Galearen barruan estreinauko da gaur Victoria Eugenia aretoan 21:15ean Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala. Josu Martinez, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoko ikerlari eta irakaslea da.

Lezo Urreiztieta Rekalde (Santurtzi, 1907 – Baiona, 1981) euskal itsasgizon, abertzale ospetsua, mugalari eta kontrabandistea, eta ehunka judu eta errepublikano salbau zituan personea izan zan. Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zan, errakuntzaz 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka personena salbau eban; Euskal Herriaren askatasuna negoziau eban atzerriko gobernuakaz; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituan Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zan... Ha hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinistezina ezagutarazoko deusku, protagonistearen beraren ahotsaren bitartez. Alkarregaz 1975. eta 1978. urteen artean izandako alkarrizketa batzuk hartuta abiaburu, film honek argitara aterako dau XX. mendeko euskal historian oinarrizkoa izan zan baten lekukotzea, azaldu dau Josu Martinez, dokumentalaren egilea.

Hirurogei minutuko filmean, Hibai Castrorena da argazkia, muntaia Raul Lopezena, Joserra Senperenak egin dau dokumentalerako musikea.

Tentazioa Produkzinoak eta Gastibeltza Filmak dira filmaren produktoreak eta Atera Films, barriz, salmenta eta banaketearen ardurea dauen.a


Josu Martinez (Bilbo, 1986)

Ikus-Entzunezko Komunikazinoan eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna da. Era berean, Josu Martinez EHUko Ikus-entzunezko Komunikazino saileko ikerlaria da, eta hizkuntza gitxituak eta ikus-entzunezko komunikabideak aztertzen dituan NOR taldeko kidea. Itsasoaren Alaba (2009), Sagarren denbora (2010), Prohibido recordar (2010) eta Gure Sor lekuaren bila (2015) dokumentalak zuzendu ditu, guztiak Donostia Zinemaldian estreinautakoak. Era berean, Barrura begiratzeko leihoak (2012) kolaborazino-dokumentalean parte hartu eban. Aurten Ama film laburra zuzendu dau, Donostiako Kimuak saileko katalogoan proiektauko dana.


Euskal Zinemearen Galea

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako burua eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskal Zinemearen Galan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu