Euskal zinemagintzearen leihoa Londresen

Bizkaie! 2018-09-25 09:29   Zinemea

Basque Window zikloa egingo dabe egunotan, London Spanish Film Festival jaialdiaren barruan.

Ana Murugarrenen 'La higuera de los bastardos' pelikulearen irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Hilaren 26tik 30era egiten dabiz Ingalaterrako uriburuan London Spanish Film Festival eta, aurreko edizinoetan legez, euskal zinemagintzeak atal berezia izango dau, Basque Window izenekoa hain zuzen. Bertan, euskal egileen produzkino barrienetako batzuk ezagutu ahal izango ditu publiko birtainiarrak. Fikzinozko lan luze bi, dokumental bat eta film labur bat emongo ditue, laurak lehenengo aldiz Erresuma Batuan.

Zikloko lehenengo emonaldia bihar, hilak 27, izango da: Ana Murugarren nafarrak zuzendutako La higuera de los bastardos proiektauko dabe. Ramiro Pinilla idazle bizkaitarraren La higuera nobelearen egokitzapen honetan, Gerra Zibilean ibilitako falangista baten damuak kontetan ditu Murugarrenek. Joaquín Trincado produktorea Londresen izango da azalpenak emoten.

Hilaren 29an, Igor Legarretaren Cuando dejes de quererme filmaren txandea izango da. Txikitan, aitak abandonau ebanean, Euskal Herritik alde egin eban neska baten istorioa da. Urte asko geroago, aita tiroz hilda agertzen danean, bueltauko da jaioterrira, jazotakoa argitzeko asmoz.

Biharamunean, hilak 30, gastronomiak hartuko dau Basque Window, José Antonio Balncok eta Ángel Parrak zuzendutako Soul dokumentalaren bidez. Eneko Atxa euskalduna eta Jiro Ono japoniarra batzen ditu filmak, biak goi mailako sukaldariak. Proiekzino honen aurretik, Mikel Ruedaren Caminan film laburra proiektauko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu