Zinemaldiko hautespen batzordea parekidea izango da 2019an

Bizkaie! 2018-09-24 11:36   Zinemea

Emakumeen eta gizonen arteko orekea jagoteko hainbat konpromiso hartu ditue antolatzaileek.

Donostiako Zinemaldiak Parekidetasunaren eta Emakumeen Inklusinoaren aldeko gutuna sinatu dau, eta horren bidez hainbat konpromiso hartu ditu, batzuk lehenagotik be landu izan dituanak. Esate baterako, generoaren arabera banatutako estadistikak batzeko lanean dabil, hautagai izan diran filmei zein hautatutako eta programautako filmei jagokezenak. Era horretara, emakumeek zuzendutako proiektuen presentziari buruzko datu fidagarri eta egiazkoak bilduko ditue.

Ganera, Zinemaldiak hautespen eta programazino batzordeetako kideen zerrendea zabalduko dau; eta organo exekutiboak aldatzeko egutegia ezarriko dau, gaur egungo agintaldian parekidetasuna lortu ahal izateko.

Gutuna sinatzeaz bat, José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak iragarri dau hautespen batzordea parekidea izango dala datorren urtetik aurrera. Gaur egun, batzorde horretan, bost gizon eta lau emakume dagoz, baina aurrerantzean hamargarren kide bat izango dau: Zinemaldiko komunikazino arduradun Ruth Pérez de Anucita hain zuzen. Hartara, emakumeak gizonak beste izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu