Jon Gurrutxaga eta Txaber Altube, Hernandorena sariketako finalera
2018-09-24 08:49 BertsolaritzeaDonapaleuko kanporaketan sei bertsolarik kantau dabe.
Hernandorena sariketako bigarren kanporaketea jokatu zan barikuan Donapaleuko Aldaka gaztetxean. Publikoan gazte ugari eta sei bertsolariak be gazteak, baina dagoeneko ibilbide polita daukienak. Azkenean, epaileen ustez, Jon Gurrutxaga izan zan onena.
Alde handirik ez zan egon puntuetan: Gurrutxagari 237 emon eutsiezen, Txaber Altube bigarrenari 234,5 eta Ane Zuazubiskar hirugarrenari, 234. Hortaz, Zuazubiskar puntu erdiagaitik geratu da kanpoan. Beste hirurak be ez ziran urrun ibili: Sarai Roblesek 227, Irati Alcantarillak 222,5 eta Jokin Bergarak 222.
Urriaren 5ean jokatuko da Hernandorena sariketako finala, Hazparnen, eta bertan izango dira Jon Gurrutxaga eta Txaber Altube. Lehenengo kanporaketan sailkatutako Aitor Servier eta Asier Galarza be han egongo dira. Azken kanporaketea Baigorrin jokatuko da, hilaren 28an. Han kantauko dau seikote honek: Maialen Akizu, Eli Pagola, Maddi Sarasua Laskarai, Joanes Illarregi, Aitor Bizkarra eta Lurdes Ondaro.
2018ko Hernandorena sariketea, Euskal Herri guztiko bertsolari gazteen agertoki ez eze, udagoienean hasiko dan taldekako Xilaba txapelketako girotze-fasearen parte be bada. Herri bakotxeko gazteek antolatzen ditue kanporaketak, Bertsularien Lagunak alkartearen eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzinoagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!