Aitor Servier irabazle Hernandorena sariketako lehen kanporaketan

Bizkaie! 2018-09-18 08:33   Bertsolaritzea

Asier Galarza be sailkatu da urriaren 5eko finalerako.

Hendaiako saioa (argazkia: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsolari gazteen Hernandorena sariketearen beste edizino bat hasi da asteburuan. Hendaiako Baleak aretoan jokatutako saioan sei bertsolarik igon eben oholtzara, bertsoen inguruan ondo pasetako asmoz eta, jakina, finalerako txartelaren bila. Iker Altuna izan zan gai-jartzailea eta, epaileak, Abel Zabala, Joakin Arregi eta Zuhaitz Olazabal.

Aitor Servier izan zan onena epaileen ustez eta bigarren lekua Asier Galarzarentzat izan zan. Beste laurak, sailkapenaren hurrenkeran, honeek izan ziran: Peru Abarrategi, Unai Mendiburu, Paule Loizaga eta Elixabet Etxandi. Lehenengo biak, Servier eta Galarza, urriaren 5eko finalean egongo dira, Hazparnen.

Hurrengo kanporaketea Donapaleuko Aldaka gaztetxean jokatuko da, irailaren 21ean, barikua. Honeek izango dira parte-hartzaileak: Irati Alcantarilla, Txaber Altube, Jokin Bergara, Jon Gurrutxaga Urbieta, Sarai Robles eta Ane Zuazubizkar.

2018ko Hernandorena sariketea, Euskal Herri guztiko bertsolari gazteen agertoki ez eze, udagoienean hasiko dan taldekako Xilaba txapelketako girotze-fasearen parte be bada. Herri bakotxeko gazteek antolatzen ditue kanporaketak, Bertsularien Lagunak alkartearen eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu