Parekidetasunaren aldeko gutuna sinatuko dau Donostiako Zinemaldiak

Bizkaie! 2018-09-19 09:08   Zinemea

Emakumeen presentzia bermatzeko hainbat konpromiso hartuko ditu.

Donostiako Zinemaldiak, emakumeen eta gizonen arteko bardintasunean aurrerapausua egiteko asmoz, Zineman parekidetasunaren eta emakumeen inklusinoaren aldeko gutuna dalakoa sinatuko dau aurtengo edizinoan. Domekan, irailak 23, eguerdiko 12:00etan sinatuko dabe Zinemaldiko arduradunek, Kursaalean.

Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosegaz batera, ekitaldian izango dira Espainiako Gobernuko presidenteorde Carmen Calvo, Kultura eta Kiroletako ministro José Guirao, Zinemaldiko Administrazino Batzordeko buru eta Donostiako alkate Eneko Goia eta CIMAko presidente Cristina Andreu. Ekitaldia CIMAko presidenteorde Virginia Yagüek aurkeztuko dau.

Ekimen hau 5050x2020 kolektiboak Canneseko Zinema Jaialdiko aurreko edizinoan aurkeztu eban jantaurrean, eta, Donostiaren kasuan, CIMAk bultzatu dau sinatzea. Zinemearen eta ikus-entzunezko bitartekoetako emakumeak ordezkatzen dituan Espaniako alkarte nagusia da hori.

Zehatz-mehatz, honeek konpromisoak hartuko ditu Donostiako Zinemaldiak:

-Generoaren arabera banatutako estadistikak batzea, jasotako filmei buruzkoak zein aukeratutako eta programautako filmei jagokezenak. Era horretara, emakumeek zuzendutako proiektuen presentziari buruzko datu fidagarri eta egiazkoak izatngo ditue.

-Hautaketako eta programazino-batzordeetako kideen zerrendea zabaltzea.

-Zinemaldiko organo exekutiboak aldatzeko egutegia ezartea, oraingo agintaldian parekidetasuna lortzeko.

-Lortutako aurrerapenei buruzko urteko jakinarazpen bat bialtzea.

-CIMAko ordezkariak kazetarien esanetara izango dira Donostian, eta, hareek nahi izan ezkero, emakumeek Espainiako zinematografian daben ordezkaritzeari buruzko 2017ko txosteneko datuak emongo deutsiez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu