Euskal zinemea Mexikon, Zinegoak-en eskutik

Bizkaie! 2018-09-19 08:27   Zinemea

Moreliako Sexu Aniztasunaren Programan bertoko zazpi film ikusi ahal izango dira.

'Homoamak' filmeko irudia | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Gaylesbitrans Nazinoarteko Zinema Jaialdia, Zinegoak, jaialdi konbidadua izango da Mexikoko III. +Morelia Sexu Aniztasunaren Programan. Moreliako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren barruko ekimena da hori.

Jaialdiko arduradunak Berlinaleko antolatzaileen bitartez gugaz hartu-emonetan jarri, eta aurtengo edizinoko jaialdi konbidadua izateko proposamena egin euskuen, azaldu dau Pau Guillen Zinegoak-eko zuzendariak. Gure aldetik, ez genduan duda izpirik be izan, aukera parebakoa da LGTB edukiko euskal lanak zabaltzeko eta Zinegoak ezagutuarazoteko. Morelian film labur mexikarren sail ofizialeko epaimahaikide izango da Pau Guillen aurtengo edizinoan.

Bilboko Zinegoak jaialdiaren lankidetzaz atondutako programazinoa atal bitan banatuko dabe eta, guztira, 13 film proiektauko ditue. Euskal produkzinoei jagoken atalean (Begirada bat gaur egungo LGTB euskal ekoizpenari izenburukoan), zazpi lan ikusi ahal izango dira. Honeek dira:

El Pastel, Estela Osorio.

Homoamak, Ainhoa Artetxe.

Garelako, Usue Eguia.

Beti Bezperako Koplak, Ageda Kopla Taldea.

Semeak, Iker Azkoitia.

Aitona Mantangorria, Kepa Errasti.

Tarde para el Recreo, Pablo Malo.

Bilboko jaialdiko arduradunek atondu dauen beste saila Zinegoaken saritutako nazinoarteko ekoizpenak izenekoa da. Lan horreen artean badira Publikoaren Saria jaso dabenak, eta Lesbianismo eta Generoarena, Giza Eskubideena, Gazte Saria eta Off Zinegoak Saria irabazi dabenak be bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu