Bost sari irabazi ditu 'Errementari'-k Ameriketan

Bizkaie! 2018-09-17 10:08   Zinemea

Film Quest jaialdiko protagonista nagusia izan da Paul Urkijoren filma.

Paul Urkijok Ameriketatik bialdutako argazkia | Ikusi handiago | Argazki originala

Patxi Errementariaren ipuinean oinarritutako Errementari pelikuleak nazinoartean lekua egiten segitzen dau. Oraingo honetan, Ameriketako Estadu Batuetako Utah estadutik etorri jako errekonozimendua, eta ez edozelakoa: Bost sari emon deutsiez Film Quest jaialdian, asteburuan egindako galan.

Euskerazko film honek irabazitako sarien artean, jaialdiko esanguratsuenak dagoz: Pelikularik onenarena eta zuzendaririk onenarena Paul Urkijorentzat. Ganera, Eneko Sagardoy aktore durangarrak aktore laguntzailerik onenaren saria eskuratu dau, deabruaren azalean egindako lan bikainagaitik. Beste sari biak jantzi eta makillaje onenakaitik izan dira.

Utah aldean arrakastaz aurkeztu eta gero, laster etxera bueltauko da Errementari. Izan be, asteon bertan hasiko dan 66. Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalerako aukeratu dabe Urkijoren lana. Ganera, Ramon Agirreri, Errementari-n agertzen dan aktoreetako bati, Zinemira saria emongo deutsie.

Alex de la Iglesiak produzidutako filma Paul Urkijok zuzendutako lehenengo lan luzea da. Handia eta Loreak ezagunakaz batera, azken urteotan euskeraz estreinautako pelikularik arrakastatsuenetako bat dala esan leiteke dagoeneko, kritika onak eta irabazitako sariak aintzat hartu ezkero. Errementari-k badauka berezitasun bat, eukera batua ez eze, bestelako hizkera batzuk be agiri dira, esate baterako, Arabako euskera zaharra berreregi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu