'Gorbeiako Artzainak’ dokumentala aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2018-09-13 10:31   Zinemea

Datorren astelehenean, hilaren 17an, Orozkon izango da aurkezpena.



Dokumentalaren lehenengo zatia baino ez dabe amaitu eta filmatze lanak datorren urtean amaitzea espero da. Baina hamaika ordu grabetan emon ditue honezkero; hogei bat artzain ezagutu eta bakotxaren historiagaz, indarragaz eta nortasunagaz maitemindu egin dira. Orain, egindako lana zabaltzeko momentua heldu da.

Hitzordua datorren astelehenean, irailaren 17an, eguerdiko 12:00etan, Orozkoko Donibane Aretoan izango da. Bertan, Aztarna Elkarte Etnografikoak bultzatutako Gorbeiako Artzainak dokumentala prentsaurrekoan aurkeztuko dabe. Ekitaldian ekimenaren bultzatzaileak eta ekipo teknikoa egongo dira. Eta, jakina! protagonista batzuk be bai, hau da, irudietan agertzen diran Gorbeiako artzainak. Eurekaz guztiakaz berba egiteko aukerea izango da. Eta, horrezaz gan, baita filmaren aurrerapen bat ikusteko aukerea be.

Informazino gehiago topau zeinkie dokumentala zuzendu dauen José Luis Urrutiaren webgunean: www.joseluisurrutia.com.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu