Gaur estreinauko dabe 'Itsasontziak. Erreskatean!'filma euskeraz

Bizkaie! 2018-07-20 12:42   Zinemea

Zinema Euskeraz programeari esker aurten euskeraz estreinautako filmak 6 izango dira.

Kultur komunikazinoko bitarteko legez euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz, Zineuskadik familia osoarentzako filmak eskaintzen jarraitu dau; horreetako bat izango da Itsasontziak. Erreskatean! (Norvegia, 2017), ordubete eta hamalau minutuko iraupena dauen Simen Alsvik-ek zuzendutako animazinoak. Euskadiko eta Nafarroako zinema-aretoetan egongo da ikusgai.

Gaurko estreinaldian, Big Harbor uritik larrialdi-deia jasoko dauen salbamenduko itsasontzia da Elias. Ekatxa dator eta euren laguntzinoa behar dabe Zulo Beltza izeneko kobazuloan hondoa jo dauen itsasontzietako bat erreskatetako. Ausardiaren sari moduan, tokiko erreskateko itsasontzi bihurtzeko aukerea eskainiko deutsie eta, ondorioz, Eliasek bere lagunak itxi eta metropolira biziten joan beharko dau. Baina uriko bizimodua ez da esperotakoa; bertako talde bategaz izandako gorabeheren ondorioz, bialtzen dituan uhin elektromagnetikoak eta kliman eragina dauen harribitxi bat topetako legez kapo induskatzen dagozala ikusiko dau. Lortuko ete dau itsasontzi gazteak arerioak menperatu edo horretarako bere lagunen baldintzarik bako laguntzinoa beharko dauela jaubetuko ete da?

Udagoiena estreinaldiz beteta ihelduko da eta Zinema Euskeraz programako ohiko ikusleek, besteak beste, film honeek ikusteko aukerea izango dabe: Small foot (Warner Bros. Espainia), The House with a Clock in Its Walls (Eone Entertainment) eta Udare erraldoiaren istorio sinistezina (Drackmagic).

Gaurtik aurrera Itsasontziak. Erreskatean! honako zinema-aretoetan:

ACEC MULTICINES NIESSEN (Errenteria).
ARETO GETXO ZINEMAK (Getxo).
SADE ANTIGUO BERRI (Donostia).
YELMO CINES ARTEA (Leioa).
YELMO CINES MEGAPARK (Barakaldo).
MULTICINES 7 (Bilbo).
FLORIDA (Gasteiz).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu