Asiako bildurrezko zinemea Bermeon

Bizkaie! 2018-07-13 09:22   Zinemea

Gorefest jaialdian 12 film labur erakutsiko ditue gaur, hilak 13

'Futuro', Iñigo Acha | Ikusi handiago | Argazki originala



Hutsik egin barik antolatzen dau urtero Gorefest, Bermeoko Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaldia Spookypheria Productions alkarteak. Aurten hamazortzigarrena izango da, eta Asiako bildurrezko zinemea ekarriko dau Nestor Basterretxea aretora barikuan.

Beste urte batez, film laburrak ikusi ahal izango ditu Gorefest jaialdira hurreratzen danak: ohiko ezaugarriei eutsiz, terrorea, gorea, suspensea eta umorea dira osogaiak, mundu osotik etorritakoak eta alternatiboak.

Kontuak kontu, arratsaldeko 20:30ean hasiko dira proiekzinoak eta, danetara, hamabi izango dira erakutsiko dituen film laburrak: Hidden-Devil (Fran Mateu), Futuro (Iñigo Acha), Nerón (Rubin Stein), Last Memory (Juan Luis Moreno Somé), Bye Bye baby (Pablo S. Pastor), Gotas (Sergio Morcillo), Rewind (Rubén Pérez Barrena), Fe (Juan de Dios Garduño), Angel Caído (Fran Parra), Marta (Lucía Forner Segarra), Evströnger (Silvia Conesa) eta Justicia justiciera III: Kungfu Karate Annihilator (Rafa Dengrá).

Aitagarria Iñigo Acharen Futuro film laburra antolatzaileen euren produkzinoa dala eta estreinaldia gaur bertan izango dala Bermeon.

Antolatzaileen esanetan, emonaldian, jente ezaguna izango da tartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu