Badatoz Lekeitioko Kameratoia 24 ordu eta Euskal Zine Bilerea

Bizkaie! 2018-07-09 11:56   Zinemea

Barrikuntza legez, aurtengo Kameratoian, nahi dauenak aukerea izango dau Lekeitioko aterpetxean lo egiteko.

Euskal Zine Bilerearen 41. edizinoa zabalduko dau ikus-entzunezko rallyak urriaren 6an eta 7an, Euskaltzaleen Topaguneagaz alkarlanean. Aurten 24 ordukoa izango da Kameratoia eta gazteek egun betez Lekeitio euren kamerakaz hartzea aurreikusten da.

Ikus-entzunezkoak maite dituen gazteek galdu ezin daben aukerea euren abilezia erakusteko, dibertiduteko, jente barria ezagutzeko eta Euskal Zine Bilerearen partaide izateko. Aurten be sari potoloak egongo dira jokoan: 2600 euro hiru saritan banatuta.

Beste barrikuntza bat be badakar aurtengo Kameratoiak: nahi dauenak aukerea izango dau Lekeitioko aterpetxean lo egiteko, prezio merke baten truke. Lagunakaz Lekeition asteburu pasa on bat egiteko atxakia perfektua.

Irailean zabalduko da izena emoteko epea eta orduan ezagutarazoko ditue oinarri zehatzak www.kameratoia.eus eta gure web gunean. Plazak mugatuak izango dira aurten, beraz, agendan apuntau hitzordua ahaztu baino lehen.


41. Euskal Zine Bilerea, urriaren 6tik 12ra (Parte hartzeko oinarriak)

Parte hartzea

1.- Edozein film egilek hartu leike parte Euskal Zine Bileran (EZB).


Lanak

2.- Euskerea izango da bilerara aurkezten diran lanetan erabiliko dan hizkuntzea, filman alkarrizketak edo off ahotsa erabilten badira. Euskerea ez dan beste hizkuntzaren bat erabilten bada, azpitituluak jarriko dira euskeraz eta azpitituluak irudira txertatuta joango dira.

3.- Lanak gehienez 30 minutukoak izango dira.

4.- Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituen filmak aurkeztu ahalko dira. Aukeraketaz kanpo geratuko dira bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak.

5.- Ez dira onartuko aurreko urteetako edizinoetara aurkeztutako lanak, ezta 2017ko urria baino lehen egindakoak.

6.- Ez dira onartuko arraza, sinismen, etnia, edade, erlijino, sexu, genero identidade, sexu orientazino, etxura fisiko edo personen gaitasunak iraintzen, gitxiesten edo jasarten dituen lanak. Halan da guztiz be, antolatzaileek ez ditue bere egiten film laburretan egindako adierazpenak, erabilitako irudiak edota emondako eretxiak. Beraz, ez dabe horreen ganeko ezelako erantzukizunik.

 
Izena emotea

7.- Pelikulak online aurkeztuko dira.

8.- Pelikula youtube edo vimeo kanaletara igon eta pasahitz bidez gorde ostean, Euskal Zine Bilerako webgunean, izen-emote orriagaz bat jarriko dira linka eta pasahitza, pelikularen fotograma bat eta egilearen datu personalak.

9.- Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko abuztuaren 3a izango da.

10.- Aurkeztutako lanen aukeraketea Aukeraketa Batzordeak egingo dau.

 
Aukeraketea

11.- Egileei aukeraketearen barri emon ostean, euren pelikulak mp4 edo mov HD formatoetan bialdu beharko ditue lehiaketan parte hartzeko.

12.- Egileak dira aurkezturiko lanen eskubideen jaubeak. Halan da be, lana aurkezteagaz bat egileek baimena emoten deutsie EZBko antolatzaileei filmen zatiak zinemaldiaren promozinoan erabilteko. Promozino-lan hori egiteko edozein bitarteko erabili daiteke (internet, argazkiak...).

 
Sariak

13.- Lehiaketan hautatuak izanagaiitik film labur bakotxaren egileak edo egileek 200 euro jasoko ditue. Taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dabe.

Zuzendaritza arloan, 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra hartuko dau irabazleak.
Gidoiaren arloan, 1.600,00 € eta Zilarrezko Antzarra.
Film onenak 1.900,00 € eta Urrezko Antzarra hartuko ditu.
Ikusleen saria, barriz, 750,00 € eta Zilarrezko Antzarra.

15.- Epaimahaiak sariren bat emon barik itxi leike eta bere erabagiak behin betikoak eta alda ezinak dira.

16.- Sariak jaialdiaren amaierako ekitaldian jakinarazo eta banatuko dibateren bat bialdu euren ordez. Etorterik edo inor bialtzerik ez badabe, sariak jasoteko eskubide guztiak galduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu