Berriak 15 urte gaur
2018-06-21 09:00 KultureaBabes handiagoa eskatu dabe euskarazko kazetaritzan jarraitzeko.
Jente ugari, erakunde zein euskalgintzako ordezkari ugari batu da bart Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Berria egunkariaren hamabosgarren urteurrena ospatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Bingen Zupiria Kultura sailburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Bardintasuneko zuzendaria, Garbiñe Mendizabal. Alderdi politikoetako ordezkarizea be zabala izan da, EAJko Joseba Agirretxea diputadua, EH Bilduko Pello Urizar, Maiorga Ramirez eta Dabid Anaut, eta EAEko Ahal Dugukoa Lander Martinez idazkari nagusia. Udalbiltzako buru Luis Intxauspe be tartean izan da eta Kontseilua, Euskaltzaleen Topagunea, AEK, Ikastolen Alkartea zein beste erakunde batzuetako ordezkariak.
Egindako ibilbidea ahaztu barik, babes handiagoa eskatu dabe euskarazko kazetaritzan jarraitzeko. Hamabost urtean egindakoak eta tarte horretan izandako zailtasunak errepasau ditu Martxelo Otamendi zuzendariak: Saiatu gara urteotan Euskal Herrian eta munduan jazotakoen barri emoten. Urtez urte egokitzeko egindako ahalegina be nabarmendu dau, eta egunero egunkari profesionala egin dauela Berriak: Ahalegina egin dogu askotariko eretxiak batzen, gure egunkarian agertu nahi izan dabenei ahotsa eta irudia emoten. Ez dogu dana ondo egin, eginahalak egin doguz akatsetatik ikasten eta dakitenakandik onena hartzen.
Komunikabideetako gorabeherak gogoan, digitalizazinoak erronka eta bide barriak ez eze, ezinegona be zabaldu ditu: Jardunik egonkorrena, aurreikusezinena bihurtu da; inork ez daki zer eta zelan egingo dogun bost urte barru. Halan da be, Otamendik jakinarazo dau euskerazko komunikabideak badabizela pausuak emoten: Euskerea jarri dogu munduko hizkuntza handien kale berean; erakusleiho txikiagoa da gurea, baina kale berean gagoz.
Azken buruan, alkarlanerako mezua zabaldu dau Berria Taldeko buru Beatriz Zabalondok: Euskal komunidadeak euskerazko komunikabideen alde egin beharko leuke. Geroa zeugan lemapean dabiz mezua zabaltzen Berriaren etorkizuna ziurtatzeko babesa behar dauelalako. Eorkizuna eregi egin behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!