77 film laburrek parte hartuko dabe Kimuak-en 2018ko hautaketan
2018-06-06 11:46 ZinemeaBagilaren 12an emongo ditue jakitera Kimuak-en 21. katalogoa osotuko daben filmeen aukeraketea.
Oraintsu, pasa dan maiatzaren 25ean zarratu eben Kimuak-en 2018ko edizinora film laburrak aurkezteko epea. Danetara, 77 izan dira jasotako lanak, programeak bere hogei urteetan hartutako zifrarik altuena.
Aurkeztutako lanak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osotutako hautespen batzorde independente bat eratu da. Honako kideak dagoz tartean:
- Carlos Plaza: Donostia Kulturako Zinema Unidadeko teknikaria.
- Iván Miñambres: UniKo produkzino etxeko zuzendaria.
- Jorge Rivero: Zinemagilea, Asturiasko Cortometrajes Laboral Cinemateca programako koordinatzailea, Cortosfera aldizkariko kritikaria eta Gijongo eta Aguilar de Campooko zinemaldien programatzailea.
- Lorena Martín: Canarias en Corto programako tekniko arduraduna.
- Ruth Pérez de Anucita: Donostia Zinemaldiko Komunikazino Arduraduna eta Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Kontuak kontu, datorren astean, bagilaren 12an emongo ditue jakitera Kimuak-en 21. katalogoa osotuko daben filmeen aukeraketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!