Petronorrek Itsasadarraren ondoan bere historiako 50 urteak gainbegiratu ditu

Bizkaie! 2018-06-06 08:28   Kulturea

Petronor itsasoagaz bat eginda jaio zan, portuagaz eta gaur Bilboko Itsasadarra Itsas Museoagaz.

Petronor-en historia itsasoagaz bat eginda jaio zan, portuagaz eta gaur Bilboko Itsasadarra Itsas Museoagaz, gaur bere lehen 50 urteak batzen dituan eta etorkizunari erreparetan deutson Petronor, 50 urte energiaz erakusketa ibiltaria aurkeztu dan lekuan, findegiaren 50. urteurreneko ospakizunen barruan. Erakusketa honen bitartez, bisitariek lantegiak mende erdi honetan betetako etapa desbardinak eta barrikuntza teknologikoak ezagutu ahal izango ditue.

Erakusketara batutako piezen bitartez, Petronorren historiako jazoera nagusiak errepasau dira, 1968an asmo handiko proiektu industrial lez sortu zanetik (hasierako taldea osotzen eben 140 langileak findegiak trebatu zituan bere kabuz) energia-eredu barrira egokitzea helburu dauen egungo egoeraraino.

Era berean, Petronor, 50 urte energiaz erakusketeak etorkizunari erreparau deutso, findegiaren historia hasiera-hasieratik markautako moldagarritasunaren ildoari jarraipena emongo deutson Petronor Innovacion soziedadearen bitartez. Erakunde honen eskutik, Petronorrek ekonomia eta ingurumen arloetako eskakizun barriei erantzungo deutse, lantegian lan egiten daben personen talentuaren eta prestakuntzearen aldeko apustuari eutsiz.

Findegiaren jazoerarik garrantzitsuenen artean, erakusketak bertatik bertara erakusten dau zelan lotu jakon findegiaren eraikuntzari Bilboko Superportuaren finantzazinoa, izan be, findegiaren jarduereak aparteko garrantzia izan dau Bizkaitako.

Erakusketeak historian izandako giltzarriak be gogorarazoten ditu, besteak beste, Fuelolioa Murrizteko Unidadearen (FMU) sorrerea, ordurarte Euskadin egindako inbersino industrialik handienaz, Petronorri fuelolioaren produkzinoa % 90 be gitxitzea ahalbidetu eutsona, urtean 1,5 tona fueloil gitxiago eproduziduta.

Petronorrek ingurumenagaz hartu dauen konpromisoa da erakusketa ibiltari honen beste protagonista handietako bat. Findegiak Europan izandako aldian aldiko ingurumen-aldaketetara egokitzen jakin dau, hondakinak % 80 murriztuz eta atmosferara urtean 160.000 tona CO2 gitxiago isuriz, bere bizitzako lehenengo berrogeita hamar urteotan abiarazotako bestelako neurrien artean.

Azken hileotan erakusketea Muskizen, Zierbenan eta Abanto-Zierbenan, findegiaren hurreko udaletan, egon da. Orain, Bilboko Itsasadarra Itsas Museora be heldu da, bagileko lehenengo hamabostaldian ikusgai egongo dan lekura.


Petronor

Petronorrek urtean 12 miloe tona petrolio prozesetako ahalmena dau, Espainiako findegirik handiena da; plantilan 940 langile ditu eta beste 6.200 personarentzako zeharkako enpleguak eraginez, eskualdeko enplegu-sortzailerik handiena da. Azken bost urteotan, 1.200 miloe euroko guztizko inbersinoak bideratu ditu.

Petronorrek Bilboko Portuko joan-etorri guztien % 40 baino gehiago eragiten dau. Produkzinoaren herena baino gehiago kanpoera eroaten dau, hau da, Bizkaiko esportazino guztien % 18,21 edota Euskadiko produkzino guztiaren % 9,7. Ogasunari egiten deutson urteko batez besteko ekarpena 700 miloe eurotik gorakoa da, hau da, Bizkaiko zerga-batze garbiaren % 10 baino apur bat gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu