'Errementari' filmak Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi dau Brasilen
2018-06-05 09:16 ZinemeaZinemeari egindako ekarpenagaitik hartu dau saria Paul Urkijo-ren filmak Hegoamerikako genero festibalik garrantzitsuenean, Fantaspoa-n.
Errementari Sitgesko jaialdian aurkeztu eben lehenengo, urrian, eta hortik aste bira, Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen astera egin eban salto pelikuleak.
Errementari Urkijoren lehen lan luzea da, aurretik, film laburrak sortu izan ditu zinemagile gasteiztarrak. Fantastikoaren gaia jorratu izan dot beti, hori da gehien gustetan jatana eta Patxi Errementariaren ipuina txikitatik izan dot gogoko, bertan dagozan personaiak oso bereziak diralako.
Istorioa XIX. mendeko Araban dago girotuta eta horretarako, bertako euskalkia erabili dau zuzendariak, izan be, hasieratik, argi izan eban filma euskeraz egin nahi ebala eta horretarako Gorka Lazkano eta Koldo Zuazogaz alkartu zan. Batu eta pixkanaka euskera hori berreskuratzen joan ginan, azaldu dau Urkijok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!