Gorka Pagonabarraga, V. Durangaldeko Kopla Txapelketako irabazle

Bizkaie! 2018-06-04 08:41   Bertsolaritzea

Elorrioko Gaztetxean jokatu da finala.

Finalistak, epaileak eta antolatzaileak, Elorrion. Anboto astekariak zabaldutako argazkia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Zapatuan jokatu zan V. Durangaldeko Kopla Txapelketea, giro on eta umoretsuan. Urtero leku baten egiten dabe eta aurten Elorrioko Gaztetxearen txandea izan da. Hamahiru bertsolarik parte hartu eben eta Gorka Pagonabarragak jantzi eban txapela. Bolada onean dago bertsolari gaztea, maiatzean Bizkaiko Eskolartekoa irabazi eban eta.

Elorrioko finalisten artean gazteek eta beteranoek hartu eben parte. Honeek egon ziran oholtzan: Eneko Abasolo Abarkas, Bittor Altube, Txaber Altube, Miren Amuriza, Iruri Altzerreka, Aitor Bizkarra, Eneko Barruetabeña, Aitor Esteban, Manu Goiogana, Unai Iturriaga, Gorka Pagonabarraga, Ander Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea.

Lehenengo danek kantau eben eta, ondoren, buruz burukora pasau ziran bi onenak. Eneko Abasolo Abarkas eta Gorka Pagonabarraga heldu ziran azken txanpa horretara, eta gazteak irabazi eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu