Gorka Pagonabarragak irabazi dau Bizkaiko Eskolartekoa

Bizkaie! 2018-05-07 08:10   Bertsolaritzea

Iruri Altzerrekagaz batera, Euskal Herriko finala jokatuko dau.

Gorka Pagonabarraga, Balmasedan (argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Balmasedan jokatu ziran atzo Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalak, bai idatzian eta bat-batekoan be bai. Danetara, 220 gazte inguruk parte hartu eben bertsolari gazteen topaketa horretan. Bat-batekoan, zortzi finalista egon ziran oholtzan eta Gorka Pagonabarraga izan zan irabazle.

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin eben gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horreen ostean, Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka pasau ziran buruz-burukora. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan eutsien atal honetan.

Buruz burukoa amaituta, epaileek Gorka Pagonabarragari emon eutsiezan puntu gehien, eta beraz, 2018ko Bizkaiko eskolarteko txapela irabazi eban. Miren Amuriza Plaza bertsolariak jantzi eutsan txapela. Pagonabarraga eta Altzerreka Euskal Herriko finalean izango dira, bagilaren 9an, Saran, beste herrialde batzuetako bertsolari gazteakaz batera.

Beste sei finalistak honeek izan ziran: Maite Sarasola, Peru Irastorza, Amaiur Atxa, Ander Sarriugarte, Bittor Altube eta Maddi Egiguren. Aurkezlea Oier Iturralde Fernandez Atano izan zan eta epaile honeek ibili ziran: Beñat Romero Maguregi, Josu Telleria Uriarte eta Leire Etxebarria Gaztelu.

Idatzizko finalean, ostera, irabazle ugari egon ziran, lehiaketea mailaka banatzen dalako, Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasi eta Batxilergoraino. Kategoria bakotxean hiru saritu egon ziran:

LH 5

  1. Saria: Mariñe Elejaga. Betiko ikastola. Getxo.
  2. Saria: Belate Bermeosolo. Bihotz gaztea. Santurtzi.
  3. Saria: Izarra Olabe Kareaga. Berakruz. Markina-Xemein.

LH 6

  1. Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas ikastola. Getxo.
  2. Saria: Maren Garai. Maristak ikastetxea. Zalla.
  3. Saria: Haizea Barturen Aginako. San Nikolas ikastola. Getxo.

DBH1

  1. Saria: June Aizpuru Amilburu. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.
  2. Saria: June Diaz. San Nicolas ikastola. Algorta.
  3. Saria: Iraia Reverte. Eleizalde ikastola. Bermeo.

DBH2

  1. Saria: Izaro Bilbao Arostegi. Larramendi ikastola. Mungia.
  2. Saria: Izaro Mazo Zuloaga. Arratia BHI. Areatza.
  3. Saria: Begotxu Garibi. San Jose Jesuita. Durango.

DBH3-DBH4-Batxilergoa

  1. Saria: Oihan Diaz. San Nikolas ikastola. Algorta.
  2. Saria: Irune Basagoiti. Ermua BHI. Ermua.
  3. Saria: Maider Altuna Urbina. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu