2018/05/29 20:30
Basauriko Social Antzokian. | MusikeaSocial Antzokiaren 25. Urteurrena. BENITO LERTXUNDI
Egun horretan Social Antzokira zatozenoi, eta Antzokiaren ganerako lagunei, deialdia egiten jake kontzertuaren amaieran, 22:30 aldera, gure urtebetetzea alkarregaz ospatzeko, Antzokiaren ondoan izango dan kale-ikuskizun sorpresa bategaz.
2018ko maiatzaren 29an, 25. urteurrena ospatuko dau Social Antzokiak. 2013ko maiatzaren 29an zabaldu zituan berriro ateak, eta, ordutik, hamaika antzerki, musika-emonaldi eta jantza-ikuskizun izan dira Socialen; horrezaz gan, zinema eta zine kluba be eskaintzen ditu Antzokiak.
Ibilbide barrian zehar, agertokian izan dira izen handiak (Ainhoa Arteta, Joaquín Achúcarro, Inma Shara, Ana Belén, Víctor Manuel, María Dolores Pradera, Luis Eduardo Aute, Mikel Laboa, Donostiako Orfeoia), antzerki-konpainia ospetsuak (Els Joglars, Dagoll Dagom, Animalario, Karraka), eta oso ezagunak diran aktoreak (Blanca Portillo, Javier Gutiérrez, Concha Velasco, Pepe Rubianes, Javier Cámara, Álex Angulo, Héctor Alterio, Charo López, Juan Luis Galiardo, José Sacristán, Maribel Verdú). Jantza emonaldiak be izan dira, besteak beste, Sara Baras, Rafael Amargo, Moskuko Balleta, Biarritzeko Balleta, Montpellierreko Balleta… Eta Juan José Campanella edo Álex de la Iglesia lako zinema-zuzendari ospetsuek gurean estreintutako film batzuk.
Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak agortuta dagoz.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!