'Grufaloa' euskeraz estreinauko dabe

Bizkaie! 2018-05-18 12:37   Zinemea

Julia Donaldson idazlearen lan klasikoa zinemarako egokitu dabe Max Lang-ek eta Jakob Schuh-ek.

Mundu zabalean erantzun handia izan dauen Grufaloa marrazki bizidunetako pelikulea euskeraz ikusi ahal izango da gaurtik, maiatzaren 18tik. 2010ean estreinau zanetik, 10 miloe lagunek baino gehiagok ikusi dabe pantaila handian eta estreinalditik urte batzuk pasau diran arren, oraindino be publiko gaztearen gogokoa da. Horregaitik, euskerara itzuli dabe, Zineuskadi erakundeak bultzatzen dauen Zinema Euskaraz programearen bidez.

Oraingoz, areto honeetan emongo dabe filma: Getxo Zinemak (Getxo), Antiguo Berri edo Príncipe (Donostia), Niessen (Errenteria) eta Zugaza (Durango).

Grufaloaren jatorrizko liburua Julia Donaldson-ek idatzi eban eta, haren beste lan askoren moduan, zinemarako egokitu dabe. Max Lang eta Jakob Schuh izan dira zuzendariak eta 55 minutuko pelikulea sortu dabe, marrazki bizidunetakoa eta hiru urtetik gorako umeentzat aproposa. Animazinozko film labur onenaren Oscarr Saria irabazi eban.

Grufaloa izeneko izakia eta haren alabea dira abentura honetako protagonistak, baita eurekaz hitzordua egin dauen sagutxu bat be. Pelikulan basoko hainbat animaliagaz topo egingo dabe: Azeria, hontza eta sugea, adibidez. Umeakan irudimena eta gauza barriak ikasteko gogoa biztuteko film aproposa da eta, ganera, euskeraz eta pantaila handian disfrutetako aukerea egongo da.

Ikusi trailerra hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu