2018/05/05 12:30

Bilboko Arenaleko Kioskoan. | Musikea

Gregorio Solabarrieta bermeotarraren omenez. MIRANDA DE EBRO UDAL MUSIKA BANDEA

12:30

Gregorio Solabarrieta Balanda (Bermeo, 1900 - Miranda de Ebro, 1978), Bermeoko musikari ospetsua, bere garaiko hainbat maisugaz ikasi eban: José Franco Ribate, Enrique Larrea eta José Antonio Erausquin. 1919an, Organo ikasketa amaierako saria jaso eban. Organo , piano-jotzaile eta musikagile. Arrasateko musika Bandearen sortzaile eta zuzendaria izan zan 1920an. Miranda de Ebroko Bandea 1928an, eta Mirandako Orfeoia 1950ean.

Sortu zituan musika-alkarterako konposizinoen artean ondokoak nabarmendu daitekez: Ramillete popular-Aires Bermeanos, Memento mei, Guardia naval, Club Deportivo Mirandés, Himno de Miranda de Ebro, A orillas del Ebro, A Miranda, Si vas a Miranda, Aires de Deóbriga, Ave María eta Itz gozoak. Eta bere zarzuela euskalduna, Kresaletan – Estampas de Ondarroa, 1959koa, Agustín Zubikarayren libretoagaz, Txomin Aguirreren Kresala nobela kostunbristan oinarrituta. 1961ean, Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz estreinau zan Ondarroan bere zuzendaritzapean, Arriaga Antzokian, barriz, urte horren abenduan eta 1962an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu