Hamaika euskal film labur FANT jaialdian

Bizkaie! 2018-05-03 13:41   Zinemea

FANT Laburrean sailaren barruan proiektauko ditue, bihar, barikua.

Bilboko Fantasiazko eta Bildurrezko Nazinoarteko Zinemaldia, FANT, bihar hasiko da, eta lehenengo egun horretan euskal ikus-entzunezkoek protagonismo handia izango dabe. FANT Laburrean sailaren barruan, hamaika euskal film labur proiektauko ditue Campos Antzokian, inaugurazino-ekitaldiaren ostean. Inaugurazinoa 20:00etan izango da eta proiekzinoa 23:00ak aldean hastea da asmoa.

Lehiaketara aurkeztutako hamaika film laburrek ordu bi pasautxuko entretenimendua eskainiko deutsie ikus-entzuleei. Euskal FANT Laburra izeneko atal horren barri goizeon emon dabe Bilboko Udaleko arduradunek eta egile batzuek, agerraldi baten. Han izan dira David Pérez Sañudo, Alessandro Novelli, Aritzeder Arregui, Javier Arriaga, Aritz Elguezábal Totoricagüena, Laura Silva, Ernesto Báez, Joshua Duran, Arantza Ibarra, Demetrio Elorz eta Aitzol Saratxaga, jaialdiaren zuzendari Justo Ezenarrogaz batera.

Euskal film horreek jatorrizko bersinoan emongo ditue, gaztelaniazko edo euskerazko azpitituluakaz (kasuaren arabera). Film laburren saileko sari orokorretarako ez eze, euskal film laburrak 2.000 euroko sarirako hautagai izango dira. Ganera, aurten lehenengoz, aktore onenaren saria emongo dau Euskal Aktoreen Batasunak.


Honeek dira euskal film laburrak:

Aprieta, pero raramente ahoga, David Pérez Sañudo.

Contact, Alessandro Novelli.

El duelo, Aritzeder Arregui.

Ejecutor, Javier Arriaga.

June, Arantza Ibarra Basañez.

La noche de las sombras, Aritz Elguezábal Totoricagüena.

Pink Milk, Laura Silva.

Revolution (What´s Going on?), Two Maniacs (Ernesto Báez, Joshua Duran).

Tür, Ernesto Báez.

Versus, Demetrio Elorz.

Ziren, Aitzol Saratxaga.

Beste alde batetik, FANT-en lehenengo egunean beste euskal pelikula bat, kasu honetan luzea, nabarmenduko dabe antolatzaileek, Errementari hain zuzen. Paul Urkijo zuzendariari Fantrobia saria emongo deutsie. Horrezaz gan, Joe Dante zuzendari amerikarra be Campos Antzokian izango da, Fantastikoaren Izarra saria jasoko dau eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu