Bertsomovieda lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2018-05-02 10:05   Zinemea

Bihar, eguena, banatuko ditue sariak, Beasainen.

'Emakume meatzariak' bideoak irabazi dau sari nagusia | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskerazko ikus-entzunezkoak eta bertsolaritzea buztartzen dituan Bertsomovieda lehiaketako saridunen barri emon dabe antolatzaileek. Parte hartu daben guztien artean aukeratu behar eta bideo gehienak sari barik itxi izanagaitik pena handiz dagozala adierazo dabe. Edozelan be, honeek dira 2018ko edizinoko sarituak:

- Sari Nagusia, 16 urtetik gorakoak: Emakume meatzariak (Marruka, Portugaleteko proiektu komunikatibo herrikoia). Mila euro irabazi ditue. Publikoaren saria be bideo honek eskuratu dau (beste 500 euro).

- Aitamen Berezia eta bertsorik onenak dituan lana: Dastatu (Txakur Gorria). 200 euro emongo deutsiez, eta beste 250 bertso onenen sariagaitik.

- Sari Nagusia, 16 urtetik beherakoentzat: Berdinak eskubideetan (Lesakako bertso-eskolako gazteak). 300 euro emongo deutsiez.

- Aitamen Berezia: Zertarako ezkutatu? (June Agirrebaltzategi Durana, Itsaso Etxaburu Goikoetxea eta Maialen Vicente Apiñaniz). Honeentzat, 200 euro.

Kontuak kontu, sariak emoteko ekitaldia bihar, hilak 3, egingo dabe, Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan, 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu