Platino Saria emon deutsie 'Handia'-ri Mexikon

Bizkaie! 2018-05-02 09:06   Zinemea

Zinema eta Balore Hezkuntzearen atalean nabarmendu dabe euskal pelikulea.

Joseba Usabiagak hartu dau saria Mexikon, 'Handia'-ren izenean | Ikusi handiago | Argazki originala

Beste errekonozimendu bat jaso dau Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia filmak, kasu honetan Mexikon. Platino Sarietako galan, Riviera Mayan, Zinema eta Balore Hezkuntzearen ataleko saria emon deutsie. Ikus-entzunezkoen Federazino Iberoamerikarrak antolatzen dau sariketea.

Aurtengo edizinoan, Sebastian Leiloren Una mujer fantástica nabarmendu da, hari emon deutsiez sari nagusietako bost, besteak beste, film eta zuzendari onenarenak.

Euskal zinemagintzeak be emon dau zeresana, baina. Alde batetik, aitatutako errekonozimendua egin deutsie Handia-ri eta Joseba Usabiaga aktorea egon da Mexikon saria hartzen.

Bestetik, Alberto Iglesias konpositore donostiarrak musika onenaren saria irabazi dau, La cordillera filmean egindako lanari esker. Santiago Mitre argentinarrak zuzendu dau pelikula hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu