Glocal in Progress sailerako deialdia zabalik
2018-04-26 09:03 ZinemeaHizkuntza ez-hegemonikoetan egindako Europako filmei zuzenduta dago.
Irailaren 24an, 25ean eta 26an egingo da Glocal in Progress-en bigarren edizinoa Donostiako Zinemaldiaren barruan, Zinema Eraikitzen 34 eta Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzino Foroa egingo diran egun beretan.
Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmautako Europako produkzinoei zuzenduta dago Glocal in Progress; bertan, postprodukzino-fasean dagozan hiru film luze aukeratu eta aurkeztuko dira, filmak amaitzen eta nazinoartean zabaltzen lagundu leiken talde baten aurrean. Talde horretan, produktoreak, banatzaileak, salmenta-agenteak eta programatzaileak egongo dira, besteak beste.
Glocal in Progress-en helburua da Europako zinemearen aniztasunaren balioa autortzea. Horretarako, ezagutzera emon nahi dira alemanez, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, italieraz eta errusieraz filmau ez diran produkzinoak, koprodukzinoak eta lan horreen hedapena sustatu.
Lehenengo edizinoan, ondorengo lanek parte hartu eben: Erased (Miha Mazzini) esloveniarrak, Un Om La Locul Lui / A Decent Man (Hadrian Marcu) errumaniarrak eta Dantza (Telmo Esnal) euskaldunak.
Glocal in Progress-en aukeratutako pelikulek Glocal in Progress Industria Saria jasoteko aukerea izango dabe. Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Produkzinoak eta No Problem Sonido film irabazlearen postprodukzino zerbitzuak hartuko ditue.
Glocal in Progress Industria Sariaren oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!