Euskal ordezkaritza bikotxa Cannesko Nazinoarteko Zinema Jaialdian

Bizkaie! 2018-04-24 09:53   Zinemea

Another day of life eta Carmen y Lola pelikulak izango dira Frantziako urian.

'Another day of life' filma | Ikusi handiago | Argazki originala

Maiatzaren 8tik 19ra Cannes zinemearen uriburi bihurtuko da. Bertan, zinemagintzearen eragile eta aktore ugari batuko dira, eta Kanaki Films produkzino etxea eta Arantxa Echevarria zuzendari bilbotarra dira horreetako bi. Euskal ordezkaritza bikotxa beraz, aurten.

Echevarriak Carmen y Lola bere lehen film luzea aurkeztuko dau jaialdiko Zinemagileen Hamabostaldian. Bazterketa sozialaren kontra, euren hartu-emonak aurrera ateratzeko burrukatzen diran ijito nerabe biren arteko maitasunaren ganeko istorioa dakar pelikuleak. Bilbotarrak El Ultimo Bus (2016) eta Yo, Presidenta (2015) film laburrak be egin ditu.

Kanaki Films-en Another day of life filma Sail Ofizialerako aukeratu dabe eta lehiaketatik kanpo Cannesen estreinauko dabe. Raúl de la Fuentek eta Damian Nenow-ek zuzendutako koprodukzino europar hori izen bereko nobelan oinarrituta dago, Ryszard Kapuscinski kazetari poloniar ospetsuak idatzitakoa, eta urte amaieran helduko da zinema-aretoetara.

Kapuscinski kazetari poloniarra da film luze honetako protagonistea. 1975ean, Angolako gudara joan eta bertako egoera gogorra ikusiko dau: Kuba, Errusia, Hego Afrika, Portugal eta Angolako gazteak ahaztutako gerra baten dabiz burrukan, mundu mailako eragina izango dauena. Angolak berak eta bertan ezagututako Carlota gerrillariak bere bizitzea aldatuko dabe betirako. Kazetari lanagaz ez dau nahikoa, eta bere ogibidea birplanteauko dau.

Kanaki Films-ek pelikula eta dokumental ugari produziduten ditu, Oscar sarien 88. edizinorako finalistea izan zan eta Goya saria eskuratu eban Minerita lana, adibidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu