Hamaika irabazle Huhezinemaren 11. edizinoan

Bizkaie! 2018-03-26 08:56   Zinemea

Aretxabaletan banatu ditue Euskal Film Laburren Jaialdiko sariak.

'Zulo' filma izan da 11. Huhezinemako sarituetako bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Zenbaki misteriotsua da hamaika, Huhezinemako antolatzaileen esanetan, baina jaialdiaren 11. edizinoa erantzun bikainekoa izan dala dinoe. Hilaren 21ean hasi zan topaketea eta hiru egunez euskal ikus-entzunezkoak protagonista izan eta gero, 23an izan zan amaierako jaia eta sari-banaketea, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Ikasle, zinemazale, zuzendari, babesle eta sortzaileek bete egin eben aretoa. Hesian taldeko abeslari Zuriñe Hidalgo eta Iban García youtuberra agertu ziran oholtzan, ekitaldia gidatzeko. Hasteko, Sail Ofizialeko film laburrak proiektau zituen, bloke bitan:

Lehenengo blokean, honako film laburrak ikusi ahal izan ziran: Tarde para el recreo (Pablo Malo), Kreba (Oiera Fuertes), La Petite Mort (Ana González eta Andrea Landaluce), Plagan (Koldo Almandoz) eta Aprieta pero raramente ahoga (David Pérez Sañudo).

Deskantsuaren ostean, bigarren blokean beste bost film labur: Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban), Areka (Atxur Animazio Taldea), Lisbeth (Aitor Bereizartua) eta Versus (Demetrio Elorz). Ikus-entzuleek botoa emoteko aukerea izan eben gero.


Honeek dira 11. Huhezinemako hamaika irabazleak:

Kutixi Saila

- Basque Culinary Saria (400€): Jan-burgesa.

- Ikusleen Saria (100€): Entsalada.


MU Ikasleen Saila

- Fikzino Onenaren Saria (300€): Karkarcar.

- Dokumental Onenaren Saria (300€): Harriz herri.

- Argazki Onenaren Saria (kamerarako materiala): Marra Gorria.

- Ikusleen Saria (100€): Karkarcar.


Sail Ofiziala

- Huhezinema Saria (200€): Finalista guztientzat.

- Goiena Saria (Euskerazko film onenari, 1000€): Areka.

- Vertigo Saria (400€): Zulo.

- Ikusleen Saria (300€): Aprieta pero raramente ahoga.

Era berean, Huhezinemako epaimahaiak aitamen berezia egin eutsan Arantza Santesteban eta Irati Gorostidiren Euritan film laburrari.

- Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatu dituan film laburra, 700€): Zulo.

- Kartel onena (200€ eta Eusko Label saskia): Marina García.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu