2018/03/25 19:30
Bilboko Kafe Antzokian | MusikeaKurduen Newroz ospatzeko eta Afrinerako alkartasuna bideratzeko. ELEANORE FOURNIAU
19:30
Bordelarra sortzez, Eléonore Fourniauk 23 urtegaz historia ikasketak baztertu eta Istambulera jo eban musika ikasketetan sakondu asmoz. Turkierea eta kurduerea menperatzen ditu, eta bere kantutegian inguruko kantu ugari jaso ditu. Kurdistanen tradizionala dan Bağlama (saz) joten dau, baita Europan ezaguna dan zarrabetea soka instrumentua be, hango doinu eta erritmoetara ederto egokituta. Azkenaldion nahasketa elektronikoak be sartu ditu zenbait lanetan, eta 2015eko Kalandar Sogugu filmaren soinu bandearen musikea sortu dau.
Newroz Euskal Kurdu elkarteak antolatutako ekitaldian, sarrerakaz batutako dirua Afrinera giza laguntzinoa bialtzeko bideratuko da.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!