Zinegoak Hedapena-ri ondoetorria egingo deutsie Getxon

Bizkaie! 2018-03-15 09:39   Zinemea

Gazteentzako proiekzino bereziak antolatu ditue.

'Porcupine Lake' filma eguenean emongo dabe Getxon | Ikusi handiago | Argazki originala

LGTBI gaien inguruko nazinoarteko zinema jaialdia da Zinegoak eta behin aurtengo edizinoa amaituta, herririk herriko ibilbideari ekin deutso, Zinegoak Hedapena proiektuari esker. Getxok 14. urtez izango da egitasmo horren geralekuetako bat, gaur eta bihar, hain zuzen. Baina egitaraua ez da Zinegoak-en ikusitako film batzuen proiekzino hutsera mugatuko, izan be, Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak gaztetxuentzako saio bereziak atondu ditu.

Lehenengo emonaldia bai, hori publiko guztiarentzat izango da: Porcupine Lake pelikulea emongo dabe, Kanadatik datorren film luzea, ordu eta erdi ingurukoa. Algortako Kultur Etxean izango da proiekzinoa, gaur, martiak 15, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Barikuko egitaraua, ostera, gazteei gordeta egongo da. GauEgun Gaztelekuan antolatutako proiekzino berezi horretan, Zinegoak-en eskutik datozan film labur ugari ikusi ahal izango dira, 18:00ak eta 19:00ak bitartean: Pria (Indonesia), Taylor (Brasil), Little Potato (EEBB), Tarde para el recreo (Euskadi) eta Princesa de hielo (Espainia). Getxoko Udalak ohartarazo dauenez, 11 eta 17 urte bitarteko neska-mutilak baino ezin izango dira sartu.

Getxoko Udalak dino, ume eta nerabeentzako saio berezien bidez, Zinegoak Hedapena programearen eskaintzea publiko guztiei zabaltzen deutsiela. Formatu eta eduki aldetik, ikusle guztiei edegia dala azpimarratu dau.

Zinegoak Hedapena zikloaren inguruko datu gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu