Donostiako Zinemaldiak irudia aldatzeko prozesuari ekin deutso
2018-01-11 12:37 ZinemeaOndorioz, aurten ez dabe kartel lehiaketarik antolatuko.
Sei hamarkada eta erdiko ibilbidearen ostean, irudia modernizetako momentua dala adierazo dabe Donostiako Zinemaldiko arduradunek. Hortaz, gogoetaldia hasi dabe, irailean egingo dan 66. edizinoan irudi barria izateko. Zinemaldiaren ikur diran sinboloen itxurea eta iruditeria goitik behera aldatzea da asmoa, gaur egungo jokera estetikoakaz bat egiteko.
Nortasun korporatibo barria ikus-entzunezko garai barriokaz eta jaialdiagaz beragaz bat etortea da helburua, Zinemaldiak ohar baten azaldu dauenez. Barriztautako irudia maiatzaren hasieran aurkeztea espero dabe antolatzaileek.
Prozesu honen barruan, kartelen diseinua be sartzen da. Hartara, urtero kartela aukeratzeko antolatzen dan lehiaketarik ez da antolatuko 2018. edizino honetan. 2011tik urtero egin dau lehiaketarako deia Donostiako Zinemaldiak eta bertoko zein kanpoko makina bat diseinatzaile, artista eta zalek parte hartu dabe. Aurten, irudia modernizetako prozesuaren ondorioa izango da kartela. Ez dabe zehaztu hurrengo edizinoetan lehiaketea berreskuratuko daben ala ez.
Kontuak kontu, Donostiako Zinemaldiaren 66. ekitaldia irailaren 21etik 29ra bitartean egingo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!