Zientzia fikzinozko filmak zientzialariakaz ikusteko aukerea

Bizkaie! 2018-01-10 11:56   Zinemea

Hor kanpoan zikloa izango da Bilbon eta Donostian.

Zinemearen eta zientziaren ganean interesa biztuteko asmoz, Euskal Herriko Filmategiak, Azkuna Zentroak eta Donostiako International Physics Center-ek Hor Kanpoan zikloa martxan jarri dabe.

Disziplina sortzaileak dira zinemea eta zientzia eta bakotxak bere erramintak erabiliz errealidadea interpretau egiten dabe. Zikloa atondu dabenek dinoenez, gure kulturearen funtsezko parte dira biak, eta munduaz dogun ikuspegia aldatu deuskue. Zinemeak irudimena biztuten deuskula azaldu dabe.

Dinoenez, areto ilunek eta pantaila handiek berez espazioan bidaiatzeko propowamena egiten deuskue: Zer dago hor kanpoan? Sortzetik beretik egin deutso galdera hori zinemeak bere buruari. Ziklo honetako filmen bidez, ikusi ahal izango da zelako bilakaerea izan dauen hizkuntza zinematografikoak holako gaiei heldu deutsenean. Ganera, antolatzaileek iragarri dabenez, goi-mailako zientzialariek aurkeztuko ditue pelikulak; holan, publikoak film bakotxa produzidu zan sasoiko ezagutza zientifikoen mailetara hurreratzeko aukerea izateaz gan, zinemearen industriak zelan irudikatu dituan ezagutza horreek pantaila handian ikusi ahal izango dau.

Honeek dira proiektauko dituen pelikuletako batzuk: The Day the Earth Stood Still, The War of the Worlds, Forbidden Planet, Gravity Interstellar, The Martian, Arrival, Alien, E.T.  eta Invasion of the Body Snatchers.

Donostiako emonaldiak Tabakaleran izango dira, eguen guztietan, bihartik, hilak 11, aurrera; eta Bilbokoak, Azkuna Zentroan, zezeiletik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu