Musika barrokoa, EGOren 20. urteurrena biribiltzeko

Bizkaie! 2017-12-26 12:19   Musikea

Euskal Herriko Gazte Orkestreak Donostian, Gasteizen eta Bilbon joko dau urtarrilaren lehenengo astean.

EGOren Neguko Topaketak Eibarren egiten dabiz, abenduaren 22an hasi eta urtarrilaren 5era arte. Era horretara, musikari gazteak trebatu eta errepertorio profesionaletan parte hartzeko aukerea emoten deutsie. Ganera, aurten, ospakizun berezia dabiz gogoratzen, EGOren 20. urteurrena, hain zuzen.

Hamarkada biko ibilbide oparo hori ospatzeko azken ekitaldiak urtarrilaren hasierako hiru kontzertuak izango dira; Donostiako Victoria Eugenia antzokian hasiko dabe birea, urtarrilaren 3an; ondoren, Gasteizko Principalek hartuko ditu musikari gazteen doinuak, hilaren 4an. Amaitzeko, 5ean, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da emonaldia. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira.

Musika barrokoari lotutako hiru pieza izango dira emonaldion ardatza: Juan Crisostomo Arriagaren Sinfonia Ren, Carl Stamitzen Biolarako eta orkestrarako kontzertua eta Esklabo zoriontsuak oberturea, hau be Arriagarena. Dantzaz konpainiak parte hartuko dau emonaldian.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak 150 kontzertu baino gehiago eskaini ditu 20 urteko ibilbidean. Gehienbat Euskal Herrian jo izan dauen arren, beste dozena erdi bat herrialdetan be eskaini izan ditu emonaldiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu