'Tazan' film laburrak irabazi dau Kameratoia

Bizkaie! 2017-10-30 07:55   Zinemea

Lekeition egin daben ikus-entzunezkoen rallyan 13 taldek parte hartu dabe.

Irabazleen argazkia (argazkia: Topagunea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen dau Kameratoia ikus-entzunezko rallya eta aurten, 13. edizinoan, Lekeition alkartu ziran parte-hartzaileak, Euskal Zine Bilerearen egitarauan sartu dabelako sariketea. Urriaren 20tik 22ra bitartean, 48 ordu izan zituen aurkeztutako talde guztiek, gaia zein dan jakin eta film labur bana aurkezteko. Azkenean, 13 pelikula jaso zituen antolatzaileek eta hilaren 28an egindako ekitaldian banatu ziran sariak.

Ikusgarri zinema-aretoko ekitaldian, aurkeztutako film guztiak proiektau zituen. Yogurinha Borova eta Mikel Zumeta epaileek erabagitako hiru irabazleen barri emon eben gero: Sari nagusia Udafilms taldeari emon eutsien, Tazan lanagaitik. Bigarren saria Txistanak irabazi eban, Abisal filmari esker. Hirugarrena LPM-ren Dzanga??-rentzat izan zan. Bestetik, ikus-entzuleen saria Berta Productions-en Dzanga Jauna-k eskuratu eban.

Lehenengo sariaren irabazleek, garaikurraz gan, 1.200 euro boltsikoratu ditue. Bigarren sariagaitik 800 euro emon ditue antolatzaileek eta, hirugarrenagaitik, 600.

Kameratoia 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskerazko ikus-entzunezko lehiaketea da. Topagunearen arabera, sariketa bizi eta freskoa da, parte-hartzaileek 48 orduan egin behar dabelako film laburra. 2004an izan zan lehenengo edizinoa eta harrezkero Euskal Herriko gazte ugari aurkeztu dira. Herri asko be bisitau ditue eta, Euskal Zine Bilereagaz hasitako alkarlanari esker, Lekeitio izan da aurtengo geralekua.

Tazan film irabazlea, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu