Jean Rochefort aktore frantziarra hil da

Bizkaie! 2017-10-10 11:18   Zinemea

150 filmetan parte hartu eban eta hiru Cesar sari jaso zituan.

Parisen jaio zan Jean Rochefort, 1930ean, eta bertako ospitale baten hil da 87 urte zituala. Aktorea zinemearen ikur nagusietako bat izan da Frantzian. 1953an, antzerkian emon zituan bere lehenengo pausuak antzezle moduan, baina sasoi berean zineman lan egiteko lehen eskaintzak jasoten hasi zan. Cartouche pelikulearena izan zan lehena, 1962an. Handik eta hiru urtera, barriz, The farcical adventures of unhappy suicidal billionaire Arthur Lenpereur, filmean lan egin eban.

Hasieran bigarren mailako aktore lanetan parte hartu eban, baina 1972an Les feux de la Chadeleur filmagaz lehen mailara pasau zan eta gero eta ospe handiagoa lortu eban.

Danetara, 150 filmetan parte hartu dau eta hiru Cesar sari jaso ditu.

2012an, Donostiako Zinemaldian izan zan eta bertan, Fernando Truebaren El artista y la modelo filma aurkeztu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu