Fagot-jotzaileen lehiaketea izango da asteburu honetan Bilbon
2017-09-07 11:12 MusikeaFinala domekan egingo dabe, eguerdiko 13:00etan, Juan Crisostomo de Arriaga konserbatorioko auditoriumean. Sarrerak dobakoak izango dira.
Bihar abiatuko da fagot-jotzaileen txapelketea Bilbon. Aurten bigarrenez egingo dabe urian, Juan Crisostomo de Arriaga Musika Konserbatorioan hain zuzen be.
Hogei fagot-jotzaile ibiliko dira lehian eta programautako ekimen eta kontzertuetarako sarrerea librea izango dala iragarri dabe antolatzaileek, leku guztiak bete arte.
Bigarren edizino honetan fagot-jotzaile gazteen balioari garrantzia emon nahi izan deutsie.
Lehiaketan, Estadu osotik etorritako 28 urtetik beherako 18 gaztek hartuko dabe parte. Gazteak grabazinoen bitartez aukeratu ditue. Hautagaiek lehiaketearen beste kanporaketa bi gainditu beharko ditue Bilbon, bihar eta zapatuetako saioetan. Domekan, barriz, finala izango da eguerdiko 13:00etan. Azken fase honetara heltzen diran hiru musikariek Mozarten fagoterako eta orkestrarako KV 191 kontzertua interpretau beharko dabe.
Erreferentziazko musikarien berbaldiek eta AFOES alkarteko bandearen kontzertuak osotuten dabe egitaraua. Aitaturiko zuzenekoa zapatuan izango da gaueko 21:30ean.
Ekitaldi nagusiak:
Barikua
9:30etik 17:30era , Juan Crisostomo de Arriaga Musika Konserbatorioan lehiaketearen 1. fasea, 18 finalistakaz.
Zapatua
9:30etik 16:30era, Juan Crisostomo de Arriaga Musika Konserbatorioan.
Finalerdiak
21:30ean: AFOES alkarteko bandearen kontzertua.
Domekea
13:00etan, Juan Crisostomo de Arriaga Musika Konserbatorioan, lehiaketearen finala, AFOES alkarteko orkestreagaz. Finalera heltzen diran hirurek Mozarten fagoterako eta orkestrarako KV 191 kontzertua interpretau beharko dabe.
Lehiaketearen ganeko informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!