Royal Blood, Delorean eta Rural Zombies BIME jaialdian izango dira

Bizkaie! 2017-09-07 09:11   Musikea

Urriaren 27an eta 28an egingo dabe BIME Live, Barakaldoko BEC erakustazokan.

Musikearen alorreko eragileen, artisten eta zaleen arteko topalekua izango da BIME udagoienean; egun biko jaialdia antolatu dabe urriaren 27 eta 28rako. The Prodigy izango da kartelburua, orain dala aste batzuk iragarri ebenez. Orain, antolatzaileek kartelean egongo diran beste talde batzuen barri emon dabe, bertoko eta kanpoko banda esanguratsuak dagoz tartean. 

Royal Blood Bizkaira bueltauko da BIMEri esker, Bilboko BBK Live jaialdian publikoa harritu eta gero. Antolatzaileen esanetan, bikote britainiarrak zuzeneko basatia eta adrenalina hutsa eskainiko ditu. Gaur egungo rockaren erreferente bihurtu dirala ganeratu dabe.

Britainia Handitik datorren beste talde bat Metronomy izango da. Joseph Mount buru dala, bosgarren diskoa plazaratu barri dabe. Aurreretxi bako pop jantzagarria egiten ahalegindu dira azken lan horretan.

Euskal taldeak be konbidauko ditue BIMEra: Alde batetik, Mikel Laboaren kantuen egokitzapen gaurkotua eroango dau Barakaldora Delorean banda gipuzkoarrak. Bestetik, Rural Zombies, hau be gipuzkoarra, rock jantzagarriaren eta sintetizadoreen alorrean sartuta dago.

Iragarpena biribiltzeko, Las Bistecs bikotea, Bristol Idles boskotea eta Pablo Und Destruktion be oholtzan izango dirala baieztau dabe BIMEko antolatzaileek. Egun bakotxeko egitaraua be zehaztu dabe eta beheko kartelean ikusi leiteke:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu