Mendi Film Festivalek geldialdia egingo dau Mundakan
2017-08-18 10:01 ZinemeaBilboko jaialdiko sei film proiektauko ditue Talaiako Frontoian zapatuan.
Mendi Tour izenpean, urte osora luzatzen dau Bilbao Mendi Film Festivalek bere programazinoa, herririk herri edizino bakotxeko pelikularik onenak erakutsiz. Aurtengo Mendi Tourrek saio bakarra izango dau udan, abuztuaren 19an, Mundakan, hain zuzen be; hitzordua 22:00etan izango da, Talaiako Frontoian. Sartzea doban da.
Mundakako proiekzinoan, Bilbao Mendi Film Festivalen 9. edizinoko (2016ko abenduan egin zan) sei film labur ikusi ahal izango dira. Honeek dira:
- Annapurna III Unclimbed (Jochen Schmoll, Austria 2016). Alpinismoaren ingurukoa.
- Metronomic (Vladimir Cellier, Frantzia 2015). Eskaladea, slacklinea eta musikea.
- Darklight (Mike Brown, AEB 2015). Mendiko bizikletea.
- The Coast (Skip Armstrong, AEB 2014). Surfa.
- The Mysteries (Skip Armstrong, AEB 2015). BASE jauziak.
- Dodo’s Delight (Sean Villanueva-O’Driscoll, Josh Lowell, Nick Rosen eta Peter Mortimer, AEB 2016). Eskaladea eta nabigazinoa.
Mendi Tourren hurrengo proiekzinorako udea amaitu arte itxaron beharko da. Urrian Madrilen, Urnietan eta Markinan izango dira saioak eta birako azkena, zemendian, Durangon egingo dabe. Jaialdiaren hurrengo edizinoa abenduaren 8tik 17ra izango da eta oraintsu aurkeztu dabe kartela:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!