‘Udan zinemea zure auzoan’ programeari amaierea emoteko saio berezia izango da barikuan

Bizkaie! 2017-08-09 11:38

 La noche del virgen eta El ataud de cristal film luzeak proiektauko ditue, besteak beste, 20:30etik aurrera Artxandan.

Joan dan garagarrilean, Bilboko Udalak aire libreko Udan zinemea zure auzoan programea jarri eban martxan. Bertan bildurrezko filmak ikusteko aukerea egon da orain arte. Bariku honetan, barriz, amaierea emongo deutsie aurtengo edizinoari Artxandako patinaje pistan eta Haritz Zubillaga eta Roberto San Sebastian zinemagileei eskainitako made in Bilbao bildurrezko zinema programazinoa eskainiko dabe, helduei zuzenduta bakarrik. Egitarauaren barruan, DJ saio bat be egongo da, jaiari amaierea emoteko.

Zinema saio berezia izango dala iragarri dau Udalak. Zubillagaren hiru film labur eskainiko ditue, The Devil on your Back, Las horas muertas eta She’s Lost Control, eta San Sebastianen beste horrenbeste, Yayos, Agujero eta Cumpleaños feliz. Aitatutako pelikula honeen proiekzinoa hasierea besterik ez da izango, ondoren zinemagile bakotxaren lehenengo film luzea eskainiko dabelako: El ataúd de Cristal eta La noche del virgen.

Zinema maratoia arrastiko 20:30ean hasiko da eta Artxandara joan ahal izateko eta itzultzeko Bilbobus zerbitzua 03:00ak arte izango da. Orduro egongo dira autobusak 00:00etatik aurrera. Funikularrak ostera, ohiko ordutegia izango dau, gaueko 23.00ak arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu