Euskal dokumentalgileak Sunny Side of the Doc azokan dagoz

Bizkaie! 2017-06-19 12:52   Zinemea

Euskal Herriko 14 produkzino etxe joan dira Arroxelako topaketa garrantzitsu horretara, Basque Audiovisual zigilupean.

Argazkia: Etxepare Institutua | Ikusi handiago | Argazki originala

Zinema dokumentalaren atalean, profesionalentzako azoka ospetsuenetako bat da Frantziako Arroxelan egiten dan Sunny Side of the Doc. Eiken ikus-entzunezkoen klusterrak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, Basque Audiovisual markadun katalogoa sortu dabe euskal sortzaileek eta hainbat produktutako ordezkariak joan dira jaialdira. Urterik urtera, gero eta euskal egile gehiago joaten dira Arroxelara eta horrek erakusten dau bertoko dokumentalgintzeak bizi dauen egoera ona, Etxeparekoen ustez.

Eguenera bitartean, 60 herrialdetako 2.000 profesional inguru batuko dira Arroxelan, produktoreak, banatzaileak, telebistetako ordezkariak, sektore digitalekoak eta abar han izaten dira. Aukera ona da, beraz, euskal ikus-entzunezkoen sektorearen barri emoteko eta euskal dokumentalak atzerrian zabaltzeko.

Honeek dira Sunny Side of the Doc jaialdira joan diran produkzino etxeak: Baleuko, Banatu Filmak, Doxa Producciones, Esrec, Fascina Producciones, Izar Films, Labrit Multimedia, Rec Grabaketa Estudioa, Sincro Producción, Sr. Y Sra., Taui Media, Arena Comunicación, Txalap.art eta Zinea Sortzen. Eurekaz batera, Donostiako Zinemaldian Ibaia alkarteak antolatzen dauen Lau Haizetara Koprodukzino Foroko kideak be Arroxelan dagoz.

Basque Audiovisual izeneko katalogo bateratuan, 24 dokumental proiektu sartu ditue. Horrezaz gan, euskal ordezkaritzeak erakusmahaia be ipini dau azokan. Etxepare Institutukoen ustez, Arroxelan egotea ezinbestekoa da, sektorearen ikusgarritasunak eta nazinoarteko merkadu nagusietako profesionalakana heltzeko aukera parebakoa da. Euskal ikus-entzunezkoak nazinoartean marka indartsu moduan erakustea da helburua, barrikuntzearen eta kalidadearen bidetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu