‘The Square’ filmak irabazi dau Cannesko Urrezko Palma

Bizkaie! 2017-05-30 08:57   Zinemea

Zuzendari onenaren saria Sofia Coppolak irabazi dau, The Beguiled lanagaz (Clint Eastwoodek 1971. urtean egindako beste film baten moldaketea).

Ruben Östlund zinemagile suediarrak irabazi dau 2017ko Cannesko Zinema Jaialdiaren Urrezko Palma, The Square filmagaz.

Kontuak kontu, aurreikuspenak ez dira bete, eta Pedro Almodovar buru izan dauen epaimahaiak ez deutso jaialdiaren sari nagusia emon 120 battements par minute filmari.

Bestalde, zuzendari onenaren saria Sofia Coppolak irabazi dau, The Beguiled lanagaz (Clint Eastwoodek 1971. urtean egindako beste film baten moldaketea). Era berean, Diane Krugerrek emakumezko aktore onenaren saria irabazi dau, Aus dem nichts filman egindako lanagaitik.


Canneseko zinema jaialdiaren irabazleak:

- Urrezko Palma: The Square (Ruben Östlund).
- 70. Urteurrenaren Saria: Nicole Kidman.
- Epaimahaiaren Sari Nagusia: 120 battements par minute (Robin Campillo).
- Zuzendari Onenaren Saria: Sofia Coppola (The Beguilded).
- Gizonezko Aktore Onenaren Saria: Joaquin Phoenix (You were never really here).
- Emakumezko Aktore Onenaren Saria: Diane Kruger (Aus dem nichts).
- Epaimahaiaren Saria: Nelyuubov (Andrei Zviagintsev).
- Gidoi Onenaren Saria: Yorgos Lanthinos eta Efthimis Filippou (The killing of a sacred deer lanagaz) eta Lynne Ramsay (You were never really).
- Film Labur Onenaren Urrezko Palma Saria: Xiao cheng er yue (Qiu Yang).
- Aipamen berezia Katto film laburrari (Teppo Iraksinen).
- Urrezko kamera Saria Lehen Lan Onenari: Joune femme (Léonor Serraill).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu