2017/05/07 11:00
Bizkargi mendiaren tontorrean | JaiakSantikurtze Errepetizino Eguna. Bizkargi Eguna
Bizkargi mendi historikoa da, Zornotza, Larrabetzu eta Morga batzen dituan tontor horretan eusko gudariek tropa frankistei aurre egin eutsen 1937an. Frankismo garaian, askatasuna aldarrikatzeko ikur bilakatu zan Bizkargi. Gaur egun, oroimena, justizia eta egia aldarrikatzeko topagune bilakatu da Bizkargi Eguna. Frankismo aurretik zein Frankismo ostean jazotakoaa gogoratzeko, bizia galdu eben eusko gudariak gogoratzeko, justizia eta egia aldarrikatzeko.
Aurtengo ekitaldia bereziagoa izango da Gernikako bonbardaketearen eta Bizkargiko burrukaldien 80. urteurrena beteten dalako.
Bizkargiko tontorrean:
11:00etan, musika animazinoa.
12:30ean, Memoriaren ekitaldia
- Adarra, Txalaparta, Txistulariak
- Memoriaren berbaldia
- Etxanoko Nagusiak txuzoa sartu
- Bertsolariak
- Kantaldia, Enetaran bikotearen eskutik.
13:15ean, erromeria, Koldo Etxebarria aita-seme trikitilarien eskutik.
Zornotzan:
18:00etan, 1937ko maiatza oroituz, Zelaieta Parkean.
Ondoren, Kontzertua, OXABI taldearen eskutik, Zelaieta Parkean.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!