2017/05/13 12:00
Iruñeko Katakrak liburu-dendan (Kale Nagusia, 54) | BerbaldiakEuskal Irudigileak alkarteak antolatutako barriketaldiak
Mikel Santos Belatz (Iruñea 1974) umorista grafiko lanetan hasi zan, besteak beste, TMEO fanzinean, auzoko aldizkarietan, kultur alkarteetan eta dobako egunkarietan. Aldi berean, ilustrazino lanak egin zituan komunikazino-enpresa eta editorialentzat, baita Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren kanpainetarako be. Makina bat ume-ipuin ilustrau ditu Elkar editorialarentzat.
2007an, freelance marrazten hasi zan Kukuxumusun, eta hantxe ibili zan 2016ra arte. Urte haretan, Mikel Urmeneta eta beste hiru marrazkilarigaz bat egin eban Katuki Saguyaki markea sortzeko.
Komiki ugari egin ditu bere ibilbidean zehar, eta gaur egun 150 orrialdeko nobela grafiko bat egiten dabil Txalaparta editorialarentzat.
Berbaldian errepaso bat emongo jake haren lan garrantzitsuenetako batzuei, jakingo dogu zelan bizi dauen Kukuxumusu markearen barruko auzia eta hurretik ezagutuko doguz haren obrearen gorabehera guztiak.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!