Busturialdeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XXV. BBK Sariketea

Bizkaie! 2017-04-03 08:17   Bertsolaritzea

Finaleko bizkaierarik onenari saria Busturialdeko Ibai Amillategik jaso dau. 

Bilboko BBK Salan jokatu zan barikuan XXV. Bertsolari gazteen BBK Sariketearen finala Busturialdea eta Uribe Kosta (359,50 puntu) taldeen artean. Irabazlea Busturialdea (380,50 puntu) taldea izan da.

Aurten, sariketeak 25 urte bete ditu, eta Iratxe Ibarra bertsolariaren bertso sorta ederra abesteko aukerea izan dau publikoak.

Finalean aurkezle lanak Itxaro Juaristi egin ditua eta epaimahaian Jurgi Fuentes, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi ibili dira; idazkari lanetan, barriz, Ione Narbaiza ibili da.

Saioa giro ederrean joan da. Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak: Busturialdean 18 urtera artekoak: Julen Karrion, Peio Garrikaetxebarria eta Beñat Bilbao; 19-24 urte bitartean: Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro eta Mikel Retolaza.

Uribe Kostan, 18 urtera artekoak: Irene Ezkurra, Aritz Landeta eta Unai Mendiburu; 19-24 urte bitartean: Paule Loizaga Inazio Vidal eta Kerman Diaz.


Finaleko bizkaierarik onenari saria

Busturialdeko Ibai Amillategik jaso dau.

Kontuak kontu, sari banaketa ekitaldian, Leire Aragón BBK-ko ordezkariak, Koldo Tellitu Ikastolen Alkarteko ordezkariak, Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendaritza kideak eta Iratxe Ibarrak hartu dabe parte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu