Busturialdeko taldeak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalean kantauko dau
2017-03-24 13:35 BertsolaritzeaZallan jokatu da lehenengo finalaurrekoa eta Busturialdekoek Enkarterri/Ezkerraldeak baino puntu gehiago eskuratu ditue. Beraz, martiaren 31n Bilbon egongo dira.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketako lehenengo eta bigarren kanporaketak irabazi zituen ezkero, Busturialdeko eta Enkarterri/Ezkerraldeko seikoteek Zallako Zine Antzokian kantau dabe goizeon. Datorren barikuko finalerako txartela izan dabe jokoan eta, azkenean, Busturialdekoek lortu dabe helburua.
Epaileek 388 puntu emon deutsiez Busturialdeko taldeari. Enkarterri/Ezkerraldeak, etxean kantau arren, ezin izan dau horrenbeste puntu batu eta 373gaz konformau behar izan dau.
Busturialdeko taldean honeek sei bertsolariak egon dira: Julen Karrion, Peio Gerrikaetxebarria eta Beñat Bilbao 18 urtera arteko mailan; eta Ibai Amillategi, Unai Agirre eta Lurdes Ondaro 24 urtera artekoetan.
Enkarterri/Ezkerraldeko taldearen izenean, ostera, honeek egon dira oholtzan: Gorka Zabala, Peru Iraztorza eta Eneko Elorduy 18 urtera artekoetan; eta Leire Portugues, Maialen Ruesgas eta Lierni Errekondo 24 urtera artekoetan.
Aurkezlea Beñat Vidal izan da. Epaimahaian Juanjo Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Miriam Juaristi egon dira, eta Ione Narbaiza izan da idazkari.
Honenbestez, Bilboko BBK Salako finalean egongo dan finalistetako bat izango da Busturialdea. Bigarren finalistea zein dan datorren astean jakingo da. Martitzenean, hilak 28, eguerdiko 12:00etan, Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan kantauko dabe Uribe Kostak eta Uribe Butroek, bigarren finalaurrekoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!